Sekuentzia honetan errugi inklusiboa zer den eta zertarako sortu zen ikusiko dugu.
Nerabetasuna garai korapilatsua izan daiteke askorentzat, eta zer esanik ez gaztetxoa lotsatia denean. Sekuentzia honetan, herabetasunaren sintomak, arrazoiak eta lotsa gainditzeko aholkuak aztertuko dituzu.
Triglizeridoak gorputzean eta elikagaietan gehien agertzen diren gantzen forma kimikoak dira, odol-zirkulazioan barrena zirkulatzen dutenak, eta odol-analisi baten bidez ezagutzen da odolean dagoen triglizeridoen maila. Proba horren nondik norakoak azalduko ditu irakurri eta aztertuko duzun artikuluak. Ondoren, triglizeridoen maila altuegia daukan pertsona baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan, eta arazoa konpontzeko medikuak emandako aholkuak ezagutzeko aukera izango duzu.
Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean. Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.
Sekuentzia didaktiko honetan faringitisa eta katarroak tratatzeko moduak izango dituzu hizpide. Aurreneko atazan, faringitisari buruzko erreportajea irakurri eta aztertuko duzu. Bigarren atazan, berriz, katarroak sendatzeko bide naturalak ezagutzeko aukera izango duzu, entzun eta landuko duzun irratsaioari esker.
Belarriko arazoak oso ohikoak dira umetan, eta horien artean otitisa izaten da pediatrek kontsultan gehienetan ikusten dutena. Horregatik, aurreneko atazan gaitz hori aztertzeari ekingo diozu, otitisari buruzko artikulua irakurrita. Bigaren atazan, berriz, belarri-ezkoa zergatik sortzen den ikusiko duzu bideo-pasarte batean. Hortik informazioa bildu eta guraso askoren jakin-mina asetzeko moduan izango zara, baita gomendio txiki bat emateko ere.
Larrialdietako zerbitzuko medikuek erantzukizun handia dute euren lanean. Zeregin horretaz hitz egin du Txus Armentia Galdakao Usansolo Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuko medikuak. Lehen atazan irakurriko duzun elkarrizketa aztertuz, lanbide honi buruzko xehetasunak ezagutuko dituzu. Bigarren atazan, berriz, hiztegi-kontuez arituko zara. Oraingoan, larrialdietan aski ezaguna den "anbulantzia medikalizatua" terminoari buruzko iritzia emango du Jabier Agirre adituak irratsaio batean.
Hezur-muineko ziztada izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Lehenengo atazan azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, haurrari proba egiteko baimenaz eta prozeduraz arituko zara kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.
Ongi ikusteak garrantzi handia dauka, besteak beste, gure inguruan arazorik gabe moldatzeko ia ezinbestekoa zaigulako. Horregatik, azterketa oftalmologikoa aldizka egitea denoi komeni zaigun zerbait da, gure benetako ikusmen-maila modu errazean ezagutzeko eta edozein arazoren aurrean garaiz jokatzeko aukera ematen baitigu. Lehenengo atazan, azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, azterketan zehar egiten den proba jakin bati erreparatuko diozu, kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.
Artikulazio eta muskuluetako min izugarriak eragiten ditu artritis erreumatoideak. Gaixoek mina denbora luzez izan ohi dute gaitza diagnostikatu bitartean, eta horrek oztopatu izan du kasu askotan gaixo bakoitzari zuzendutako terapia egokia jartzea. Gaur egun, gaixotasun erreumatiko hau sendatzen ez bada ere, tratamenduen bidez arintzea lortzen da, eta kasu askotan gaixoak gaitzarekin jarraitzen badu ere, ez du ia sintomarik igartzen. Sintomez eta gaitzaren tratamenduez arituko zara nagusiki ataza-sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, adituak azaldutako xehetasunak aztertuko dituzu eta artritis erreumatoidearen deskribapen labur bat osatuko duzu. Bigarrenean, berriz, tratamenduan dagoen pertsona baten bloga irakurriz, bere bizipenak ezagutu eta landuko dituzu. Eta hirugarren atazan, terapia biologikoez arituko zara kontsultako elkarrizketan, tratamenduaren berezitasunak aztertuz.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]