Gurutze Gorrian boluntarioak eskatzen ari dira. Horren berri ematen duen irratsaio batetik abiatuko gara eta bukaeran erakunde bat aukeratuko dugu boluntario jarduteko.
Amaia kiroldegian dago, beste kirolari batzuekin batera. Spinning saioa egitekotan daude, eta hizketan jarriko dira irakaslea etorri baino lehen. Amaieran, irakaslea agertuko da.
Josu saiatzen ari da Amaiaren apunteetatik kopiak egiten, baina ez zaizkio ondo aterako. Hori dela eta, Amaiari deituko dio eta hark azalduko dio nola egin behar diren.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]