Hormigoia da Brutalismo izenez ezagutzen den korronte arkitektonikoaren ezaugarri nagusia eta edertasunaren kanon klasikoetatik kanpo koka daiteke.
Sekuentzia honetan alkoholaren kontsumoari buruz arituko gara, telebistako programa batean esandakoa oinarri hartuta. Besteak beste, alkoholaren inguruko topikoak izango ditugu aztergai.
Gure ametsetako urtebetetze-eguna ospatzeko proposamena egingo dugu. Gu zein objekturekin ezkonduko ginatekeen eta ikaskideak zein objekturekin ezkonduko genituzkeen partekatuko dugu.
Gure ustez, egoera deserosoetarako antidotorik egokiena zein izango litzatekeen adieraziko dugu. Egoera gatazkatsu batzuen aurrean, barkamena eskatu edota erantzun bat emango diogu barkamen eske datorrenari.
Iragarki bat aztertuta, hobetzeko proposamenak egin eta denen artean onena aukeratu. Sare sozialetan argitaratzeko moduko argudio-testu laburra idatzi.
Hazten ari da gure kaleetako terraza-kopurua. Bistan da kaleetan animazioa sortzen dutela, baina baita zarata eta istiluak ere inguruko auzokideekin. Gai horren inguruan jardungo duzu sekuentzia honetan.
Gero eta jende gehiagok aukeratzen du kontsumo-taldeen bidez sasoiko produktuak eta bertakoak kontsumitzea, naturari eta bertako nekazariei mesede eginez.
Sare sozialetan zerbait partekatzen dugunean, aplikazioren batekin eragiketaren bat egiten dugunean... gure aztarna digitala sortzen ari gara. Zer egin dezakegu aztarna horiek ondo kudeatzeko?
Bikotekideen arteko lehen elkarrizketa antzeztuko dugu. Geure interesa pizten duten gaien berri emango dugu.
Denok dakigu herrialde garatuetan sortzen den zabor-kopurua izugarria dela, baina badakigu zer egiten den egunero zaborretara botatzen ditugun hainbeste mugikor, plastiko-hondakin, paper eta abarrekin?
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]