Amaia etxean dago, lasai, egunkaria irakurtzen, June ondoan duela. Halako batean, Josuk deituko du telefonoz eta elkarrekin egin behar zuten plana (antzerkira joatea) bertan behera geldituko dela esango dio, ustekabean Lide etorri delako Oslotik.
Josuk eta Amaiak ikasturte-amaierako parranda egin nahi dute. Etxean afaldu eta handik kalera, edo parranda etxean bertan egiteko aukera aztertzen ari dira.
Amaia eta Josu Interneten dabiltza, bidaia baterako erreserba egiten. Lagun-kuadrillarentzat etxe bat erreserbatu nahi dute udaran joateko, hondartzatik gertu.
Amaia eta Josu paseatzen ari dira parkean. Josuk goizean ahozko aurkezpena egin du unibertsitatean, eta ez zaio nahi bezain biribila atera. Penatuta dago eta Amaia kontsolatzen saiatuko da.
Josu plazara joan da Amaiarentzat loreak erostera. Arazo handia dauka: loreak oparitu nahi dizkio, baina ez daki zein oparitu.
Amaia eta Josu tabernan ari dira eztabaidatzen zer film ikusi behar duten. Aktoreek garrantzi handia dute Amaiarentzat.
Amaia eta Josu parkean paseatzen ari dira. Neskak Josuri kontatuko dio zer gertatu zitzaion Oierrekin.
Amaiak mendira joan nahi zuen lagunekin asteburuan, baina...
Josu eta Amaia plazan daude, arraina erosi nahi dute eta. Saltzaileak lagundu egingo die ondo aukeratzen.
Josu eta Amaia tabernan daude kafea hartzen. Josu hasiko da egunkariko berriak komentatzen eta, bukatzeko, jarduera fisikoari buruz hitz egingo dute.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]