Elkarrekin komunikatzeko gero eta aukera eta bitarteko gehiago ditugu eskura; horretaz ez dago zalantzarik. Baina ondo komunikatzen al gara? Gai horren inguruan arituko gara sekuentzia honetan.
Hirugarren adineko bikoteen artean dibortzio kopurua handitu egin da. Etorkizunean ere banantzeak ugaritu egingo direla kontatzen du sekuentzia honetako bideoak.
Urte berriarekin batera iristen da neguko merkealdia. Orain ez dira garai bateko jende-ilarak ikusten dendetan, baina badu jendea erakartzeko indarra. Telebistako erreportaje batean oinarrituta arituko gara gai honen inguruan.
Konpromiso bat daukagunean (azterketa, jendaurrean hitz egitea…), nola sentitzen gara? Zer sentimendu izaten ditugu? Zeren beldur izaten gara?
Ostegunetan egin daitezkeen planei buruz arituko gara jarduera honetan. Pintxo-poteak indar handia dauka baina, ikusiko dugunez, ez da plan bakarra. Gai horri buruzko irratsaio bat entzungo dugu eta bukaeran guk zer egiten dugun kontatuko.
Uda guztietan gertatzen da: haur batzuk galdu egiten dira hondartzan. Horregatik, asmatzen ari dira sistema berriak, megafonia erabili gabe, galdutako haur horiek gurasoengana itzultzeko.
Sekuentzia honetan udako oinetakoei buruz jardungo dugu. Zein dira egokienak: txankletak, sandaliak, zapatilak...?
Gero eta zabalduago dago gure artean eskolan aspaldi elkarrekin ibilitako jendea berriro juntatzea.
Sekuentzia honetan homeopatiari buruz jardungo dugu.
Nola gogoratzen dugun lehenengo lan-eguna (eskola-eguna..); horixe izango da sekuentzia honetako gaia.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]