Alakazum! Sorgin eta tradizioen karta-joko eleaniztuna
Imprimir
  • 2018/08/03

Alakazum! Sorgin eta tradizioen karta-joko eleaniztuna

noticia

Halloween! Fast food! Black Friday! Ipar Ameriketako inbasio kulturala iritsi da!. Baina sorgin valentziar batek, katalan batek, galiziar batek, euskaldun batek eta andaluziar batek aurre egingo diote, beren edabe, sorginkeria eta... nork bere tradizioei esker!

Premisa dibertigarri (eta kritiko) honen baitan jaio da “Alakazum! Sorginak eta tradizioak”, dibertitze hutsetik haratago joan nahi duen karta-jokoa, Iberiar penintsula osatzen duten lurralde ezberdinetako ondare etnologiko eta mitologikoa zabaldu nahian. Hori guztia globalizazio kulturalari dardo satiriko bat botatzen zaion bitartean.

104 karta, dado bat eta beste elementu batzuez osatutako karta-sorta duen jokoak batetik bostera bitarteko jokalarientzako 30 minutuko partidak eskaintzen ditu, eta bertan Olentzero edo Basajaun bezain ezagunak diren pertsonaiak aurki daitezke, Kattalin izeneko “euskal sorgin nagusia”rekin batera. Alakazum! jokoak pertsonaia eta tradizioetan oso aberatsa den katalogoa eskaintzeaz gain, elebitasunaren aldeko apustu garbia egiten du. Instrukzio-eskuliburuak gaztelaniaz, katalanez/valentzieraz, euskaraz eta galizieraz daude eta pertsonaia bakoitzak nork bere lurraldeko hizkuntzan idatzitako esaldi edo abesti bat dauka.

Jokoaren nondik norakoak
Jokoa helduentzat nahiz 10 urtetik gorako haurrentzat dago gomendatuta. Alakazum!en jokalariak sorgin baten azalean jartzen dira. Kultura -valentziar, katalan, galiziar, euskaldun edo andaluziar- bereko 8 puntu edo hortik gorako puntu-kopurua pilatu behar dituzte, Alakazum sorginkeria boteretsuari deitu eta era horretan Estatu Batuetako tradizio bat garaitzeko. Puntuak pilatzeko, jokalariek lurralde bereko pertsonaiak bildu beharko dituzte eta pertsonaia hauen maila igo dadin lortu, boteretsuagoak izan daitezen. Alakazum bati deitu eta era horretan tradizio inbaditzaile bati aurre egiten dion lehen jokalariak irabaziko du partida!

“La Fallera Calavera”ren arrastoari jarraituz

2014an bere lehen karta-jokoa (La Fallera Calavera) argitaratu zuen Enric Aguilar valentziarraren lana da Alakazum!. Valentziera hutsean editatutako egitasmo hartan, mascletà batean hildako failera zonbi batek berpiztea lortzen du, bere heriotzaren mendeku hartzeko asmoak bultzatuta, eta berau lasaitzeko modu bakarra dago: failerari benetako paella bat prestatzea. Valentzian lortutako arrakastaren ondoren -20.000 ale saldu dira, jokoaren bigarren zatia egin da eta karta-jokoan oinarritutako izen bereko eleberria argitaratu da-, Enric Aguilarrek antzeko esperientzia beste lurralde batzuetara eraman nahi izan du. “Askok eskatzen ziguten La Fallera Calavera gaztelaniara itzultzea, Valentziatik kanpo ezagutarazteko, baina ez zitzaigun ideia ona iruditzen, pertsonaiak eta erreferenteak valentziarregiak zirelako. Ondorioz, Alakazum! sortu genuen, oso tradizio eta identitate nabarmena duten bost lekuri omenaldia eginez”.

Non eskuratu Alakazum!
“Alakazum! Sorginak eta tradizioak” Enric Aguilarren Zombi Paella zigilu editorialaren eskutik argitaratuko da, 18,95 euroko prezioan eta zombipaella.com webgunean erosi ahal izango da gaurtik aurrera. Beste hainbat online dendatan ere salgai jarriko da. Hala nola, Amazon.es, Mathom.es edo Zacatrus.es eta pixkanaka, denda fisikoetara iritsiko da.

Informazio gehiago, zombipaella.com atarian.

Jokoaren aurkezpen-bideoa:


 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

  • Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa berritu dute, Hiztegi Batuko eta Elhuyarren hiztegietako aldaketak txertatu dituzte eta akats gramatikalak ere zuzenduko ditu. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Beherapen txartelak aurkeztu dira antzokirako, zinemarako eta literaturarako . Jadanik zuzeneko kontzertuetan ere kanpaina abian da. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Erakurleak eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da. Egitasmo hau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak antolatu du, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan. Bloga (http://liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak/) da taldearen "etxe eta bilgunea", eta bertan jasotzen da egitasmoarekin zerikusia duen guztia. Aldi berean Twitter eta Facebooken ere jarraitzerik badago. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 6, 2015
  • Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI.edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo Udagoieneko Ostera Gernikan hasiko da azaroaren 5ean eta errenkadan bisitatuko ditu Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioa, azaroaren 27ra bitarte. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 5, 2015
  • Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Euskadi Irratiko Mezularia saioan elkarrizketatu dute HABEren zuzendari nagusia. Bere esanetan, aditu talde batek euskara ziurtagirien sistema aztertuko du zein moldaketa egin behar den ikusteko. ...[+]

    Haberen berriak - Oct 22, 2015
Berri gehiago