Helburua: Eguzkiak azalean sor ditzakeen kalteaz ohartaraztea eta diagnostikorako proba nola den azaltzea Eguzkiak azalean duen eragina dela-eta, gurasoak eta haurra bera horretaz jabetzeko argumentuak landuko dituzu. Lehenengo atazan, eguzkiaren onuraz gain, azalean sor ditzakeen lesioak aztertu eta eguzkia hartzerakoan hartu beharreko neurriak aholkatuko dituzu. Bigarren atazan, azaleko orbanen ezaugarriak irakurri, melanomak deskribatu eta bi kasuren diagnostikoa egingo duzu. Azken atazan, melanoma antzemateko erabiltzen den teknika azalduko diozu umeari eta, era berean, eguzkiaren arriskuaz ohartaraziko duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]