Kerman Etxarri Aranatzen Aitorrekin topo egin du. Biak elkarrekin pilotan egitera joan dira. Nahikoa lan badu Kermanek pilota aukeratzen.
Kerman Gasteizen ikusiko duzu gaur Fournier museoa bisitatzeko asmoa daukalako. Kartak ikusteaz gain, berriketan arituko da museoko gidariarekin.
Kermanek etxerako animalia bat erosi nahi du. Baina, dendan aukera handiegia dagoela ikusi du eta duda-mudan dabil. Zerbait erosiko ote du azkenean?
Kerman galduta dabil Zornotzan; kotxea non aparkatu duen ere ez daki. Horregatik jendeari galdezka ibili behar izan du. Eskerrak norbaitek lagundu duen!
Kerman maitemindu egin da eta loreak erostera joan da neskari oparitzeko. Gustuko zerbait topatu arte han ibiliko da galderak egiten eta bere kontuak esaten dendariari.
Sekuentzia honetan, Kerman ile-apaindegian ikusiko duzu. Ilea aldatu eta ile-apaintzailearekin hizketan ari da, txutxu-mutxuka.
Ikusmen-arazoek umearen ikasketa-prozesuan izan dezaketen eraginaz arituko zara sekuentzia honetan. Lehenengo atazako artikulua irakurrita, ikusmen-arazorik ohikoenen ezaugarriak ezagutuko dituzu eta baita disfuntzio horiek antzemateko gakoak ere. Bigarrenean, berriz, eskolan ikusmenarekin arazoak dituen ume baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.
Minbizia, mamu beltz hori. Oraindik orain tabu samarra den hitza dugu, eta aipatze hutsak asaldatu egiten gaitu. Hala ere, medikuntzak aurrera egin du ikaragarri azken urteotan, eta horri esker, minbizi mota asko daude gaur egun nahikoa pronostiko ona dutenak: kolonekoa, kasu. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Ur-Kirolak taldeko arraunlari gazteei buruzko erreportaia da sekuentziaren oinarria.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]