Lupusak tximeleta-hego erako erupzioa du azaleko adierazgarri, baina hori ez da gaitz honek duen ezaugarri bakarra. Izan ere, gorputz-atal desberdinei erasaten dien gaixotasun inflamatorio kronikoa da lupus eritematosoa. Sekuentzia honetako lehen atazan, gaixotasunaren ezaugarriez, diagnostikoaz eta tratamenduez diharduen artikulua irakurri eta aztertuko duzu. Kontsultako elkarrizketan, berriz, lupusak haurdunaldian eragin ditzakeen kalteak, eta emakumeak kontuan izan beharrekoak izango dituzu hizpide.
Kolonoskopiaz arituko zara sekuentzia honetan. Aurreneko atazan, probaren gaineko xehetasunak ezagutuko dituzu kolonoskopiari buruzko artikulua aztertuta. Bigarrenean, gaixo baten kezkan oinarrituta, kolonoskopiaren prozedurari eskainiko diozu arreta berezia bideo-pasartea ikusita.
Elektromiografia izango da unitate didaktiko honen gaia. Proba diagnostiko hau zertarako erabiltzen den eta probari buruzko xehetasun ugari eskainiko dizkizu lehen atazan irakurriko duzun artikuluak. Bigarren atazan, berriz, elektromiografia egiten ari den medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketa aztertuko duzu, probaren gaineko ohiko azalpenak emateko moduari erreparatuz.
Fobiez arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, gaitza nolakoa den eta sintomarik ohikoenak aztertuko dituzu irakurriko duzun artikuluan. Bigarrenean, berriz, fobiaren bat duen jendearen testigantzak eta bizipenak ezagutzeko aukera izango duzu.
Bilbo Eskualdeko Lagin Biologikoen hobekuntza-taldeak duela bi urte hasi zuen bere ibilbidea. Talde honen zeregina eta bere ardurapean dauden jarduerak ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango duzu artikulua irakurriz.
Elektroentzefalograma neurofisiologian egiten den proba arrunta da, hainbat gaixotasun neurologikoren diagnostikorako oso baliagarria baita. Sekuentzia didaktiko honetan, probari buruzko xehetasun ugariren berri izango duzu lehen atazan irakurriko duzun artikuluari esker. Kontsultako elkarrizketan, berriz, umeari proba egiteko unea aztertuko duzu.
Dermatitis atopikoaz arituko zara sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, azaleko gaitz honi buruzko informazioa eskuratuko duzu artikulua irakurriz eta lanketa eginez. Bigarrenean, berriz, kontsultan ikusitako kasu baten azterketa egingo duzu medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketa entzunda.
Arteriografia zer den, nola egiten den eta izan ditzakeen arrisku zein konplikazioak aztertuko dituzu sekuentzia honetako lehen atazan. Bigarrenean, berriz, proba diagnostikoa egiteko baimen informatuari buruz arituko zara medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketatik abiatuta.
Beheraldiak eta tristura-sentimenduak izatea ohiko bilakatu da gaur egungo gizartean. Horrelakoetan, egoera jasanezin batera iritsi daiteke pertsona eta depresio sakonean murgildu adituen laguntzarik jaso ezean. Lehenengo atazan, depresioak jota dagoenaren sintomak eta horiei aurre egiteko tratamenduari buruzko xehetasunak aztertuko dituzu. Bigarrenean, aldiz, neguko beheraldi-egoera depresioa ote den argitzen saiatuko dira adituak, entzungo duzun irratsaioan.
Loaldiko apnea buxatzailearen sindromeaz (LABS) arituko zara ataza-sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, gaixotasuna xehetasunez azalduko duen artikulua irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, loaldiko apnearen eta zurrunga egitearen arteko desberdintasunari erreparatuko diozu, besteak beste gai horri buruzko bideo-pasartea aztertuta.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]