Azken urteetan, pazientearen segurtasuna hobetzeko bideak indar handia hartu du, eta lan-eremu nagusietakoa bihurtu da asistentziaren kalitatea hobetzeari dagokionez. Eginkizun horretan inplikatu dira bai nazioarteko erakunde garrantzitsuak, hala nola OME eta Europar Batasuna, bai herrialde garatu guztietako osasun-zerbitzuak ¹. Horren harira, lehen atazan aztertuko duzu zertan ari diren Bilbo Eskualdean, Pazientearen Segurtasunerako taldean. Bigarrenean, OMEk gomendatutako egiaztatze-zerrenda nola gauzatu landuko duzu ebakuntzetan segurtasuna bermatzeko aldean.
Heste suminkorraren sindromea izango duzu hizpide sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, gaixotasunaren ezaugarriez, diagnostikoaz eta tratamenduez diharduen artikulua irakurri eta aztertuko duzu. Bigarren atazan, zuntz askoko dieta egitearen komenigarritasunaz jakin nahi duen pazienteari medikuak nola argituko dion kezka aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.
Kalitateak garrantzi handia du osasunarekin lan egiten duten erakundeetan. Osakidetzan ere badu bere lekua eta horretaz mintzatu da Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko kalitate-arduradun Eli Esparza artikulu honetan. Besteak beste, EFQM, ISO zer diren, zein diren kalitate-arduradunaren eginbeharrak eta langileek zeregin horretan duten inplikazioa argituko ditu artikuluan.
Bihotz-biriketako geldialdia sufritzen duten pertsonen %90 ez omen da dago bakarrik krisia gertatzen zaienean. Halere, inor gutxik daki une horietan zer egin gaixoari laguntzeko. Hori dela eta, jendea heztearen beharra ikusi dute Osakidetzan, eta modu berezian ekin diote lanari. Lehen atazan irakurriko duzun artikuluan, horren berri jasoko duzu Donostia Ospitaleko Karlos Ibarguren medikuaren eskutik. Bigarrenean, ikasleei bihotz-biriketako masajea ematen entzungo duzu osasun-langilea eta instrukzioak emateko moduari erreparatuko diozu.
Ongi ikusteak garrantzi handia dauka, besteak beste, gure inguruan arazorik gabe moldatzeko ia ezinbestekoa zaigulako. Horregatik, azterketa oftalmologikoa aldizka egitea denoi komeni zaigun zerbait da, gure benetako ikusmen-maila modu errazean ezagutzeko eta edozein arazoren aurrean garaiz jokatzeko aukera ematen baitigu. Lehenengo atazan, azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, azterketan zehar egiten den proba jakin bati erreparatuko diozu, kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.
Lupusak tximeleta-hego erako erupzioa du azaleko adierazgarri, baina hori ez da gaitz honek duen ezaugarri bakarra. Izan ere, gorputz-atal desberdinei erasaten dien gaixotasun inflamatorio kronikoa da lupus eritematosoa. Sekuentzia honetako lehen atazan, gaixotasunaren ezaugarriez, diagnostikoaz eta tratamenduez diharduen artikulua irakurri eta aztertuko duzu. Kontsultako elkarrizketan, berriz, lupusak haurdunaldian eragin ditzakeen kalteak, eta emakumeak kontuan izan beharrekoak izango dituzu hizpide.
Kolonoskopiaz arituko zara sekuentzia honetan. Aurreneko atazan, probaren gaineko xehetasunak ezagutuko dituzu kolonoskopiari buruzko artikulua aztertuta. Bigarrenean, gaixo baten kezkan oinarrituta, kolonoskopiaren prozedurari eskainiko diozu arreta berezia bideo-pasartea ikusita.
Alzheimerra izango duzu hizpide ariketa-sekuentzia honetan. Lehenengo atazako artikuluan irakurriko duzu psikoestimulazio bezala ezagutzen den terapiak nola arindu edo moteldu dezakeen gaixotasunak eragiten duen narriadura kognitiboa. Bigarren atazan ikusiko duzun bideoan, berriz, Alzheimerren diagnostikoan eta tratamenduan laguntzen duten bestelako baliabideak ezagutzeko aukera izango duzu, alor desberdinetako adituek gai horren inguruan esandakoak aztertuz.
Elektromiografia izango da unitate didaktiko honen gaia. Proba diagnostiko hau zertarako erabiltzen den eta probari buruzko xehetasun ugari eskainiko dizkizu lehen atazan irakurriko duzun artikuluak. Bigarren atazan, berriz, elektromiografia egiten ari den medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketa aztertuko duzu, probaren gaineko ohiko azalpenak emateko moduari erreparatuz.
Fobiez arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, gaitza nolakoa den eta sintomarik ohikoenak aztertuko dituzu irakurriko duzun artikuluan. Bigarrenean, berriz, fobiaren bat duen jendearen testigantzak eta bizipenak ezagutzeko aukera izango duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]