Helburua: bigarren iritzi medikoari buruzko informazioa jaso eta eskaera egiteko azalpenak ematea Euskadiko Osasun Sisteman aspaldi onartua dago bigarren iritzi medikorako eskubidea. Duela gutxi, ordea, prestazio hori baliatzeko modua eta hainbat xehetasun arautu dira dekretu bidez. Sekuentzia didaktiko honetan, dekretuaren edukia ezagutu eta aztertuko duzu aurreneko atazan. Eta bigarrenean, pazienteak bigarren iritzi medikoa eskatzeko zer egin behar duen azaltzen duen elkarrizketa landuko duzu.
Anestesia edozein ebakuntza egiteko ezinbestekoa dela dakigun arren, lotan igaro behar izaten den une horrek jende askorengan sorrarazten duen izuak, ebakuntzak berak baino protagonismo handiagoa hartu ohi du zenbaitetan. Horrelakoetan, erizainak asko lagundu diezaioke pazienteari egoerari lasaitasunez aurre egiten. Sekuentzia honetako lehenengo atazan irakurriko duzun testuaz baliatuta, anestesiei buruzko hainbat ezaugarri aztertuko dituzu. Bigarrenean, ebakuntzan zehar anestesiaren eraginkortasuna kontrolatzeko tresnari buruz irakurriko duzu, tresna horrek eskaintzen dituen abantailak ezagutzeko. Azkenik, erizainaren eta pazientearen arteko elkarrizketa entzunda, anestesiari beldurra dion pazientearekin nola jokatu duen ezagutzeko aukera izango duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]