Komunikazioa behar-beharrezkoa da pazientearen eta sanitarioaren artean, baina, sarritan, hizkuntza oztopo bihur daiteke bien arteko harreman horretan. Oztopoa gainditzeko asmotan, Osakidetzak Dualia enpresaren zerbitzuak kontratatu berri ditu. Sekuentzia honetan irakurri eta landuko duzun erreportajean, hizkuntzen mugak gainditzeko sortutako teknologia eta aplikazio-sistema zertan den izango duzu hizpide.
Anestesia edozein ebakuntza egiteko ezinbestekoa dela dakigun arren, lotan igaro behar izaten den une horrek jende askorengan sorrarazten duen izuak, ebakuntzak berak baino protagonismo handiagoa hartu ohi du zenbaitetan. Horrelakoetan, erizainak asko lagundu diezaioke pazienteari egoerari lasaitasunez aurre egiten. Sekuentzia honetako lehenengo atazan irakurriko duzun testuaz baliatuta, anestesiei buruzko hainbat ezaugarri aztertuko dituzu. Bigarrenean, ebakuntzan zehar anestesiaren eraginkortasuna kontrolatzeko tresnari buruz irakurriko duzu, tresna horrek eskaintzen dituen abantailak ezagutzeko. Azkenik, erizainaren eta pazientearen arteko elkarrizketa entzunda, anestesiari beldurra dion pazientearekin nola jokatu duen ezagutzeko aukera izango duzu.
Ikusmen-arazoek umearen ikasketa-prozesuan izan dezaketen eraginaz arituko zara sekuentzia honetan. Lehenengo atazako artikulua irakurrita, ikusmen-arazorik ohikoenen ezaugarriak ezagutuko dituzu eta baita disfuntzio horiek antzemateko gakoak ere. Bigarrenean, berriz, eskolan ikusmenarekin arazoak dituen ume baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.
Minbizia, mamu beltz hori. Oraindik orain tabu samarra den hitza dugu, eta aipatze hutsak asaldatu egiten gaitu. Hala ere, medikuntzak aurrera egin du ikaragarri azken urteotan, eta horri esker, minbizi mota asko daude gaur egun nahikoa pronostiko ona dutenak: kolonekoa, kasu. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Makina bat jende dago gaur egun, adin batetik aurrera, artrosiak jo eta protesia jartzeko ebakuntza egin beharrean aurkitzen dena. Ongizatearen gure gizarte honetan gero eta zahar gehiago dago, eta beraz, egunetik egunera gero eta gehiago izango dira protesia jarri beharko duten hiritarrak. Zumarragako Ospitalean duela gutxi hasiak dira ebakuntza miniinbasiboak deiturikoak egiten, errekuperazioa azkarragoa eta hobea izateko asmoz.
Gaixoaren eta osasun-arloko profesionalaren arteko konfiantzazko harremana funtsezkoa da gaixoa osatuko bada. Hainbeste, gaixoak oso pertsona gutxiren aurrean egingo lituzkeen gauzak egin beharko baititu. Zein den gaixotasuna, ezezagun baten aurrean biluztu beharko du, bere gauzarik intimoenak kontatu... eta hori konfiantzarik ez badago... Eta hor, gaixoarengandik gertuena, erizaina dago. Kontsultan ematen dira egoera horiek, gaixoa eta osasun-arloko profesionala baino ez dauden espazioan. Adibide gisa, horrelako egoera bat irudikatuko dugu kontsultako elkarrizketa batean, gaixoa deseroso sentiaraziko duen egoera bat hain zuzen.
Helburua: haurren elikadura aztertu eta egoki jateko gomendioak ematea. Haurtzaroan jarraitu beharreko elikadura aproposaz arituko zara lehenengo atazan, eta adin-talde desberdinetako beharrak kontuan izanda, elikagaiak nola banatu zehaztuzko duzu. Bigarren atazan, haurren obesitatearekin zerikusia duten elikagaiei buruzko azalpenak osatuko dituzu. Azkeneko atazan, gizena dagoen neskatxa batekin jan beharrekoez arituko zara, eta argaldu nahi duen gaztetxoari mezua idatziko diozu foro batean.
Alde batetik bestera ibiltzeko modu asko badago ere, gehienok autoa erabiltzen dugu horretarako. Hala ere, makina bat burukomin, baita poltsikoko min ere, ematen digu autoa erabiltzeko erabakia hartu izanak; izan ere, autoa aukeratu eta erosi behar da (edo beti ibili baten bati eskatzen), gidabaimena atera behar da, asegurua ordaindu behar da, tailerrera makina bat ostera egin behar da... Autoak ematen dizkigun hasierako burukominez hitz egingo dugu sekuentzia honetan.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]