Kerman eta Aitziber elkarrekin ateratzen dira, baina oraingoz ezkutuan daramate harremana.
Kerman korrika egitera atera da, eta lagunduko dion lagun baten bila dabil.
Kermanek ez du postrerik jan eta euskaltegira joan aurretik zerbait gozoa erostea erabaki du. Bere lagunak gozoa jateko gogoa ere badu.
Laguna aholku eske hurbildu zaio Kermani, baina ez daki ondo zer egin duen!
Kermani aholkua eskatu diote, eta horretarako badauka aholkulari on bat: bere lagun Krispin.
Kerman eta Saioa Pariserako bidaia prestatzen ari dira. Kermanek ideiak oso garbi dauzka, baina Saioaren gustukoak izango ote dira?
Kermanek pintxo goxo bat jateko asmoa du. Ez daki nola heldu eta sukaldariak eskuekin hartzeko esan dio. Horretaz gain, pintxoa nola egin duen azaldu eta sukaldera gonbidatu du.
Kermanek kale baten bila dabilen neska batekin egin du topo. Bera Algortakoa denez, aise erakutsi dio non dagoen kale hori. Kafetxo bat hartu dute eta... Kerman saiatu da besterik lortzen... baina...
Kerman Kristinaren baserrian izan da gaur. Hantxe ikusi du baserrian lan ugari egin daitekeela. Denetarik ikasi beharko du gure Kermanek janari pixka bat lortzeko...
Sekuentzia honetan, Kerman ile-apaindegian ikusiko duzu. Ilea aldatu eta ile-apaintzailearekin hizketan ari da, txutxu-mutxuka.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]