Oinetan ager daitezkeen arazoak areagotu egiten dira pertsona diabetikoa denean. Egoera larria izan daiteke, dirudienez, diabetiko guztien % 30ek izango baitu bizitzan oinetako arazoren bat. Ataza-sekuentzia honetan, podologiaren ikuspuntutik nolako atentzioa eskaintzen zaion aztertuko duzu, Eneko Txurruka podologoaren artikulutik abiatuta. Bigarren atazan, aldiz, oinean ultzera duen pertsona diabetiko batekin izandako elkarrizketa izango duzu aztergai.
Badirudi asma-kasuak areagotu egin direla azkenaldian pediatriako kontsultetan. Ataza-sekuentzia honetan gaitzarekin lotutako informazioa bildu eta aholkuak emango dituzu, eta azken atazan, gurasoek egin ohi dituzten galderei erantzuteko parada hartuko duzu.
Zahartzaroa eta dementzia da ariketa-sekuentzia honetan landuko duzun gaia. Lehenengo atazan irakurriko duzun artikuluak kontzeptu horiei lotuta dauden zalantzak argitzeko bidea eskainiko dizu. Bigarrenean, elkarrizketa bat aztertuko duzu; bertan, dementzia duen pertsona baten zaintzaileari zenbait egoeratan zer egin aholkatuko dio psikologoak.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]