Komunikazioa behar-beharrezkoa da pazientearen eta sanitarioaren artean, baina, sarritan, hizkuntza oztopo bihur daiteke bien arteko harreman horretan. Oztopoa gainditzeko asmotan, Osakidetzak Dualia enpresaren zerbitzuak kontratatu berri ditu. Sekuentzia honetan irakurri eta landuko duzun erreportajean, hizkuntzen mugak gainditzeko sortutako teknologia eta aplikazio-sistema zertan den izango duzu hizpide.
Anestesia edozein ebakuntza egiteko ezinbestekoa dela dakigun arren, lotan igaro behar izaten den une horrek jende askorengan sorrarazten duen izuak, ebakuntzak berak baino protagonismo handiagoa hartu ohi du zenbaitetan. Horrelakoetan, erizainak asko lagundu diezaioke pazienteari egoerari lasaitasunez aurre egiten. Sekuentzia honetako lehenengo atazan irakurriko duzun testuaz baliatuta, anestesiei buruzko hainbat ezaugarri aztertuko dituzu. Bigarrenean, ebakuntzan zehar anestesiaren eraginkortasuna kontrolatzeko tresnari buruz irakurriko duzu, tresna horrek eskaintzen dituen abantailak ezagutzeko. Azkenik, erizainaren eta pazientearen arteko elkarrizketa entzunda, anestesiari beldurra dion pazientearekin nola jokatu duen ezagutzeko aukera izango duzu.
Adinean aurrera doazen neurrian, pertsona askoren kezka nagusia bilakatzen dira prostatako arazoak, eta ohiko kontsulta izaten da osasun-zentroan. Prostata izango da, beraz, sekuentzia didaktiko honetako gaia. Lehengo atazan, prostata eta organo honen handitzea zer den azaltzeko informazioa eskuratuko duzu adituaren eskutik. Bigarrenean, prostatatako arazoak tratatzeko hainbat metodo aztertuko dituzu. Eta azkenik, kontsultako elkarrizketaren bitartez, prostataren azterketarako teknika azaltzeko modua landuko duzu.
Helburua: haurren elikadura aztertu eta egoki jateko gomendioak ematea. Haurtzaroan jarraitu beharreko elikadura aproposaz arituko zara lehenengo atazan, eta adin-talde desberdinetako beharrak kontuan izanda, elikagaiak nola banatu zehaztuzko duzu. Bigarren atazan, haurren obesitatearekin zerikusia duten elikagaiei buruzko azalpenak osatuko dituzu. Azkeneko atazan, gizena dagoen neskatxa batekin jan beharrekoez arituko zara, eta argaldu nahi duen gaztetxoari mezua idatziko diozu foro batean.
Alde batetik bestera ibiltzeko modu asko badago ere, gehienok autoa erabiltzen dugu horretarako. Hala ere, makina bat burukomin, baita poltsikoko min ere, ematen digu autoa erabiltzeko erabakia hartu izanak; izan ere, autoa aukeratu eta erosi behar da (edo beti ibili baten bati eskatzen), gidabaimena atera behar da, asegurua ordaindu behar da, tailerrera makina bat ostera egin behar da... Autoak ematen dizkigun hasierako burukominez hitz egingo dugu sekuentzia honetan.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]