Antiseptikoak. Askotan entzun izan dugu medikuntzan erabiltzen diren termino asko eta asko arloko profesionala ez denak -herritar arruntak, alegia- ez ulertzeko pentsatuta daudela. Zaku horretan sartzeko modukoa dugu oraingoa ere. Bada, horren azpian dagoena garbitasuna da, higienea; ezinbestekoa baita osasun-arloan. Egia esan, edozein arlotan da garrantzitsua, baina areago hizpide dugun arloan. Sekuentzia honetan, irakurriko dugun artikuluan hainbat argibide emango dizkigute antiseptikoen gainean, guztiok ere gehixeago jakin dezagun. Bigarren atalean, berriz, kasu praktiko bat emango zaigu kontsultako elkarrizketa bidez, artikuluan irakurritakoa eta ikasitakoa baliatzeko.
Adinduen bizitzeko era aldatzen ari da: lehen seme-alabekin bizi ohi ziren; orain, ordea, bakarrik bizitzeko joera indartzen ari da. Horrek behar berriak sortu ditu gizartean. Besteak beste, aparatu elektronikoak laguntza emateko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]