Ez da erraza familia-bizitza eta lana uztartzea. Baina, premiazkoa bai, ordea. Azken urteotan lan-ordutegiak malgutu eta, batez ere, bazkaltzeko tartea murrizteko aldarrikapenak bolo-bolo dabiltza han-hemenka. Garaia omen dugu geure lan-ordutegiak Europako herrialdeetakoetara egokitu eta, hartara, familiarekin denbora gehiago pasatzeko. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Komunikazioa behar-beharrezkoa da pazientearen eta sanitarioaren artean, baina, sarritan, hizkuntza oztopo bihur daiteke bien arteko harreman horretan. Oztopoa gainditzeko asmotan, Osakidetzak Dualia enpresaren zerbitzuak kontratatu berri ditu. Sekuentzia honetan irakurri eta landuko duzun erreportajean, hizkuntzen mugak gainditzeko sortutako teknologia eta aplikazio-sistema zertan den izango duzu hizpide.
Erizainak osasun-zentroetan eta ospitaleetan imajinatzen ditugu, batez ere. Lantegietan ere imajinatu ditzakegu. Baina hor amaitzen al da erizainaren lana? Artikulu honetan erizainaren funtzioen beste ikuspegi baten berri izango dugu, ez oso zabaldua gure artean, baina bai oso interesgarria.
Teoria eta praktika, praktika eta teoria, txanpon bereko bi aldeak ote? Hala behar luketenak, ordea, maiztxo nor bere bidetik aparte ibili izan dira. Eta erizainak, garai batean, behintzat, ez zuen praktikaren berri izaten ia lanean hasi arte. Badirudi, laster erizaintza-ikasketak hiru urtekoak ez eta laukoak izango direla, eta alderdi praktikoak askoz ere pisu handiagoa hartuko duela. Orduan ibiliko ahal dira bi arlo horiek ondo uztartuta, gizarteak eskatu bezala! Gai hauxe jorratuko dugu ariketa-sekuentzia honetan.
Ariketa fisikoa modu ohikoan egiteak eragin handia du gure egoera fisikoan. Eta gure egoera fisikoa zenbat eta hobea izan, orduan eta arrisku txikiagoa izango dugu hainbat gaixotasun izateko, bihotzeko gaitzak, kasu. Hala diote hainbat eta hainbat ikerketak. Ume eta gazteen artean, ordea, gero eta zabalduago daude obesitatea eta sedentarismoa, txanpon bereko bi aldeak. Gai hauxe jorratuko dugu ariketa-sekuentzia honetan.
Anestesia edozein ebakuntza egiteko ezinbestekoa dela dakigun arren, lotan igaro behar izaten den une horrek jende askorengan sorrarazten duen izuak, ebakuntzak berak baino protagonismo handiagoa hartu ohi du zenbaitetan. Horrelakoetan, erizainak asko lagundu diezaioke pazienteari egoerari lasaitasunez aurre egiten. Sekuentzia honetako lehenengo atazan irakurriko duzun testuaz baliatuta, anestesiei buruzko hainbat ezaugarri aztertuko dituzu. Bigarrenean, ebakuntzan zehar anestesiaren eraginkortasuna kontrolatzeko tresnari buruz irakurriko duzu, tresna horrek eskaintzen dituen abantailak ezagutzeko. Azkenik, erizainaren eta pazientearen arteko elkarrizketa entzunda, anestesiari beldurra dion pazientearekin nola jokatu duen ezagutzeko aukera izango duzu.
Gaixotasun larria ez bada ere, umeen kasuan badaki gurasoengan kezka ederki eragiten. Sintomengatik izango da agian, baina ez da samurra izaten alaba edo semea botaka eta beherakoarekin ikustea. Gainera, izan lezake ondorio larririk, denok dakigunez, zorioneko deshidratazioa dela eta ez dela. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Ikusmen-arazoek umearen ikasketa-prozesuan izan dezaketen eraginaz arituko zara sekuentzia honetan. Lehenengo atazako artikulua irakurrita, ikusmen-arazorik ohikoenen ezaugarriak ezagutuko dituzu eta baita disfuntzio horiek antzemateko gakoak ere. Bigarrenean, berriz, eskolan ikusmenarekin arazoak dituen ume baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.
Zer espero du gaixoak osasun-zentrora edo, batez ere, ospitalera doanean? Sendatzea, noski. Gaixoa urduri joan ohi da: lekua arrotza, minez gehienetan, zer duen ez dakiela... egoera zailean, bi hitzetan esanda. Baina hori bakarrik? Ez, gehiago espero du, noski: tratu ona, mimoak, bertako langileak hurbil sentitzea, aintzat hartua izatea... Askotan esaten da gaur egungo osasun-sistema hotza dela, gizatiarragoa egin behar dela, gaixoak bezero bihurtu gaituztela, ia-ia zenbaki, ez garela izen-abizendun pertsona. Erizainaren rola funtsezkoa da sistema horretan. Bera da gaixoarengandik hurbilen dagoena, berarekin izango du gaixoak eta familiak harremanik zuzenena. Berarekin sortuko da harremanik estuena. Epaitu ere, halaxe epaituko dute. Askotan bere gaitasun profesionala harremanetarako duen gaitasunaren arabera neurtu eta epaituko da.
Adinean aurrera doazen neurrian, pertsona askoren kezka nagusia bilakatzen dira prostatako arazoak, eta ohiko kontsulta izaten da osasun-zentroan. Prostata izango da, beraz, sekuentzia didaktiko honetako gaia. Lehengo atazan, prostata eta organo honen handitzea zer den azaltzeko informazioa eskuratuko duzu adituaren eskutik. Bigarrenean, prostatatako arazoak tratatzeko hainbat metodo aztertuko dituzu. Eta azkenik, kontsultako elkarrizketaren bitartez, prostataren azterketarako teknika azaltzeko modua landuko duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]