Kerman eta bere laguna lantokiko "lagun ikusezina" prestatzen ari dira. Lan gogaikarria denez, berehala hasi dira etekina ateratzeko plana prestatzen.
Kermanek Bilbora joateko auto-stop egitea erabaki du, baina berak ez du gainerakoek bezala egiten.
Kermanek datorren larunbatean afaria dauka lagunekin. Plan handiak ditu egun horretarako eta Maialeni kontatu nahi dizkio denak, baina kostatzen zaio.
Kerman bere burua zaintzen hasi da, eta horretarako tresna elektronikoak erabiltzea erabaki du.
Leire Martinez La Oreja de Van Gogh-eko abeslariarekin egin du topo Kermanek Donostian. Hori ustekabea! Poz-pozik jarri zaigu gure Kerman.
Kerman Lesakara joan da Estitxu Fernandezek gonbidatuta. Estitxuk dio Lesakako San Fermin festak bezalakorik ez dagoela. Kermanek, berriz, Algortakoak direla onenak.
Kermani Agurnek sorpresa bat eman dio: itsasontzi bat hartu eta, eguraldi ederra dagoenez, itsasora joan dira.
Kerman kiroldegian ikusiko duzu saio honetan. Bertako arduradunarekin hitz egingo du informazioa eskuratzeko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]