Kermani gida-baimeneko puntuak desagertu zaizkio eta ez daki zergatik.
Kermani aholkua eskatu diote, eta horretarako badauka aholkulari on bat: bere lagun Krispin.
Kerman iragarle ere badela ikusiko duzu oraingoan. Bere lagunak, ordea nazka-nazka eginda bukatuko du kontu horrekin.
Kermanek eta Ikerrek "egia" asko esan diote elkarri. Ikerri, ordea, iruditu zaio Kermanek ez duela kontu handirik erakutsi.
Kermanek ahaleginak egingo ditu enpresako lankideekin futbol-taldea osatzeko. Baina, ez du erraza izango, oso gutxik baitakite futbolean egiten.
Kerman gezurretan harrapatu dute telefonoz ari zela.
Ez da erraza familia-bizitza eta lana uztartzea. Baina, premiazkoa bai, ordea. Azken urteotan lan-ordutegiak malgutu eta, batez ere, bazkaltzeko tartea murrizteko aldarrikapenak bolo-bolo dabiltza han-hemenka. Garaia omen dugu geure lan-ordutegiak Europako herrialdeetakoetara egokitu eta, hartara, familiarekin denbora gehiago pasatzeko. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Komunikazioa behar-beharrezkoa da pazientearen eta sanitarioaren artean, baina, sarritan, hizkuntza oztopo bihur daiteke bien arteko harreman horretan. Oztopoa gainditzeko asmotan, Osakidetzak Dualia enpresaren zerbitzuak kontratatu berri ditu. Sekuentzia honetan irakurri eta landuko duzun erreportajean, hizkuntzen mugak gainditzeko sortutako teknologia eta aplikazio-sistema zertan den izango duzu hizpide.
Erizainak osasun-zentroetan eta ospitaleetan imajinatzen ditugu, batez ere. Lantegietan ere imajinatu ditzakegu. Baina hor amaitzen al da erizainaren lana? Artikulu honetan erizainaren funtzioen beste ikuspegi baten berri izango dugu, ez oso zabaldua gure artean, baina bai oso interesgarria.
Bilborako autobusaren zain daudela, Kermanek eta Jesikak denbora-pasa bikaina topatu dute: testa egitea! Ea zer emaitza lortzen dituzten.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]