Kermanek bezperako afariko zaborra botatzera joan da, baina dena birziklatu nahi du.
Kermani ezkontza baterako musika aukeratzen laguntzeko esan diote. Gauzak, ordea, ez dira hain errazak.
Kermanek Bilbora joateko auto-stop egitea erabaki du, baina berak ez du gainerakoek bezala egiten.
Kermanek datorren larunbatean afaria dauka lagunekin. Plan handiak ditu egun horretarako eta Maialeni kontatu nahi dizkio denak, baina kostatzen zaio.
Kermani gida-baimeneko puntuak desagertu zaizkio eta ez daki zergatik.
Kerman bere burua zaintzen hasi da, eta horretarako tresna elektronikoak erabiltzea erabaki du.
Kermanek festetako pregoia egiten lagundu nahi dio lagunari. Lagunak garbi dauka zer nahi duen esan baina Kermanek bere ukitua eman nahi dio.
Leire Martinez La Oreja de Van Gogh-eko abeslariarekin egin du topo Kermanek Donostian. Hori ustekabea! Poz-pozik jarri zaigu gure Kerman.
Kermanek pintxo goxo bat jateko asmoa du. Ez daki nola heldu eta sukaldariak eskuekin hartzeko esan dio. Horretaz gain, pintxoa nola egin duen azaldu eta sukaldera gonbidatu du.
Kerman Lesakara joan da Estitxu Fernandezek gonbidatuta. Estitxuk dio Lesakako San Fermin festak bezalakorik ez dagoela. Kermanek, berriz, Algortakoak direla onenak.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]