Ezagun da egunean zehar lana eta familia-harremanak ondo uztartzeak daukan garrantzia. Horregatik, gero eta enpresa gehiagok hartzen dute kontuan langilearen bizitza pertsonala lanaldia antolatzeko garaian.
Aukera izango bazenu, etxetik lan egiteko prest egongo al zinateke? Agian garbi daukazu zer erantzun, baina beharbada, uste duzu lan egiteko modu honi buruzko informazio falta daukazula erantzun serio bat emateko. Tira, bada, sekuentzia honetan, besteak beste, telelanaren ezaugarriak, abantailak eta alde txarrak edota Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen programaren berri izango duzu eta bukaeran, seguruenik, galderari erantzuteko prest egongo zara.
Santi Mintegi Gurutzeta Ospitaleko Pediatriako Larrialdi Zerbitzuko kalitate-arduradunak bere jardunaren berri emango digu sekuentzia honetan aztertuko duzun erreportajean. Testuan zehar ezagutuko dituzu lanbide honek dituen alde onak eta alderdi zailak, zerbitzua erabiltzera behartuta dagoenak jakin beharreko xehetasunak eta nola ez, aurrera begira jorratu nahi dituzten erronkak. Bigarren atazako elkarrizketan, ordea, pediatriako larrialdietako eraginkortasuna zalantzan jarriko duen gurasoaren iritzia aztertuko duzu.
Urte asko lanean eman ondoren, merezitako erretiroa zalantzaz jantzita ageri zaigu azkenaldian: emozioak, adina, pentsioak... denak nahastuta koktel berezia egiteko moduan. Sekuentzia didaktiko honetan, erretiro-garaiarekin lotuta dauden hainbat gai landuko dituzu. Lehenengo atazan, 60 urte betetzeak dituen konnotazioez arituko zara, eta zeure gogoeta egiteko tartea hartuko duzu. Bigarren atazan, berriz, erretiroko adina atzeratzeko proposamenari buruzko iritzi bat landuko duzu. Eta azkenik, hirugarren atazan, alde praktikoa jorratuko duzu, pentsioa kobratzeko kontuak nola egin aztertuko baitituzu.
Larrialdietako zerbitzuko medikuek erantzukizun handia dute euren lanean. Zeregin horretaz hitz egin du Txus Armentia Galdakao Usansolo Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuko medikuak. Lehen atazan irakurriko duzun elkarrizketa aztertuz, lanbide honi buruzko xehetasunak ezagutuko dituzu. Bigarren atazan, berriz, hiztegi-kontuez arituko zara. Oraingoan, larrialdietan aski ezaguna den "anbulantzia medikalizatua" terminoari buruzko iritzia emango du Jabier Agirre adituak irratsaio batean.
Egoitza batean bizitzea zer den ezagutuko duzu sekuentzia honetan, bertako protagonistek kontatuta. Lehenengo atazan, IZA egoitzan bizi den Lorea Igartua gazteak idatzitako artikuluan bere gogobetetasun-maila zein den ezagutuko duzu eta bere argudioak aztertuko. Bigarren atazan, berriz, hiru adinekok azaldutako iritziak entzun eta aztertzeko aukera izango duzu. Azken hauek, ordea, zaharren egoitzak izango dituzte hizpide.
Lupusak tximeleta-hego erako erupzioa du azaleko adierazgarri, baina hori ez da gaitz honek duen ezaugarri bakarra. Izan ere, gorputz-atal desberdinei erasaten dien gaixotasun inflamatorio kronikoa da lupus eritematosoa. Sekuentzia honetako lehen atazan, gaixotasunaren ezaugarriez, diagnostikoaz eta tratamenduez diharduen artikulua irakurri eta aztertuko duzu. Kontsultako elkarrizketan, berriz, lupusak haurdunaldian eragin ditzakeen kalteak, eta emakumeak kontuan izan beharrekoak izango dituzu hizpide.
Fobiez arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, gaitza nolakoa den eta sintomarik ohikoenak aztertuko dituzu irakurriko duzun artikuluan. Bigarrenean, berriz, fobiaren bat duen jendearen testigantzak eta bizipenak ezagutzeko aukera izango duzu.
Beheraldiak eta tristura-sentimenduak izatea ohiko bilakatu da gaur egungo gizartean. Horrelakoetan, egoera jasanezin batera iritsi daiteke pertsona eta depresio sakonean murgildu adituen laguntzarik jaso ezean. Lehenengo atazan, depresioak jota dagoenaren sintomak eta horiei aurre egiteko tratamenduari buruzko xehetasunak aztertuko dituzu. Bigarrenean, aldiz, neguko beheraldi-egoera depresioa ote den argitzen saiatuko dira adituak, entzungo duzun irratsaioan.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]