Santi Mintegi Gurutzeta Ospitaleko Pediatriako Larrialdi Zerbitzuko kalitate-arduradunak bere jardunaren berri emango digu sekuentzia honetan aztertuko duzun erreportajean. Testuan zehar ezagutuko dituzu lanbide honek dituen alde onak eta alderdi zailak, zerbitzua erabiltzera behartuta dagoenak jakin beharreko xehetasunak eta nola ez, aurrera begira jorratu nahi dituzten erronkak. Bigarren atazako elkarrizketan, ordea, pediatriako larrialdietako eraginkortasuna zalantzan jarriko duen gurasoaren iritzia aztertuko duzu.
Sekuentzia didaktiko honetan gaixotasun neurologikoen errehabilitazioaz arituko zara. Lehenengo atazan Usansolo-Galdakao Ospitaleko Errehabilitazio Neurologikoko Zerbitzuaren jarduna deskribatzen duen erreportajea irakurtzeko eta aztertzeko aukera izango duzu. Kontsultako elkarrizketan, iktusa izan duen gaixoari etxean eskaini beharreko zainketak azalduko dizkio medikuak senide bati pazienteari alta emateko garaian.
Hezur-muineko ziztada izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Lehenengo atazan azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, haurrari proba egiteko baimenaz eta prozeduraz arituko zara kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.
Psoriasiaren ezaugarriak aztertuko dituzu ataza-sekuentzian zehar. Lehenengo atazan, ezaugarri bereziak aztertuko dituzu eta azalpena osatu. Bigarrenean, egin ohi den sailkapenaz eta aurre egiteko tratamenduez arituko zara. Azkenekoan, berriz, kontsultan umea diagnostikatu eta gurasoa informatuko duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]