Ordenagailua, Internet, posta elektronikoa... zeharo ohikoak bihurtu zaizkigun hitzak dira. Bizitzako arlorik gehienetan sartu zaizkigun tresnak. Baina medikuaz ari garela, oraindik ere, kontsulta etortzen zaigu burura. Bai, medikuak erabiltzen du ordenagailua, Interneten ere egin nitzake kontsultak edo bigarren Iritzi bat eskatu... baina non da nire medikua?
Ozeano Bareko irletako gazteek egunero itsasora jotzen dute lanera. Bertan turistentzat apaingarriak eta familiarentzat janaria harrapatzen dute urpera murgil eginda.
Anestesia edozein ebakuntza egiteko ezinbestekoa dela dakigun arren, lotan igaro behar izaten den une horrek jende askorengan sorrarazten duen izuak, ebakuntzak berak baino protagonismo handiagoa hartu ohi du zenbaitetan. Horrelakoetan, erizainak asko lagundu diezaioke pazienteari egoerari lasaitasunez aurre egiten. Sekuentzia honetako lehenengo atazan irakurriko duzun testuaz baliatuta, anestesiei buruzko hainbat ezaugarri aztertuko dituzu. Bigarrenean, ebakuntzan zehar anestesiaren eraginkortasuna kontrolatzeko tresnari buruz irakurriko duzu, tresna horrek eskaintzen dituen abantailak ezagutzeko. Azkenik, erizainaren eta pazientearen arteko elkarrizketa entzunda, anestesiari beldurra dion pazientearekin nola jokatu duen ezagutzeko aukera izango duzu.
Asko hitz egin ohi da gorputzaren itxura estetikoaz eta egungo neurri idealen joeraren inguruan. Ikastunitate honetan, Espainiako Osasun Ministerioak berriki kaleratu duen gorputz-ereduen inguruko ikerketa ezagutzeko aukera izango duzu, estatuko emakumeen gorpuzkera orokorra ezagutu dezazun. Bigarren atazan, gorputz orekatuaren mugaz arituko zara, entzungo duzun eztabaida batetik abiatuta. Azken honek zure iritzia azaltzeko aukera eskainiko dizu.
Doministikuka hastea izaten da askotan hoztu izanaren sintometako bat. Hoztu denok egiten gara urtean behin baino gehiagotan. Batzuetan hoztea eta gaixotzea dena bat izaten da. Hotzeria eta gripea, horra hor antzeko sintomak izanagatik, gaixotasun desberdin bi, ondo bereizi behar direnak. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Herrian bizitzearen alde onak eta txarrak zeintzuk diren ikusiko dugu. Hirian bizitzeak ere arazo asko ditu, baina baita alde onak ere. Horren inguruan hitz egingo dugu.
Helburua: haurren elikadura aztertu eta egoki jateko gomendioak ematea. Haurtzaroan jarraitu beharreko elikadura aproposaz arituko zara lehenengo atazan, eta adin-talde desberdinetako beharrak kontuan izanda, elikagaiak nola banatu zehaztuzko duzu. Bigarren atazan, haurren obesitatearekin zerikusia duten elikagaiei buruzko azalpenak osatuko dituzu. Azkeneko atazan, gizena dagoen neskatxa batekin jan beharrekoez arituko zara, eta argaldu nahi duen gaztetxoari mezua idatziko diozu foro batean.
Alde batetik bestera ibiltzeko modu asko badago ere, gehienok autoa erabiltzen dugu horretarako. Hala ere, makina bat burukomin, baita poltsikoko min ere, ematen digu autoa erabiltzeko erabakia hartu izanak; izan ere, autoa aukeratu eta erosi behar da (edo beti ibili baten bati eskatzen), gidabaimena atera behar da, asegurua ordaindu behar da, tailerrera makina bat ostera egin behar da... Autoak ematen dizkigun hasierako burukominez hitz egingo dugu sekuentzia honetan.
Helburua: Ospitaleko ohiko zerbitzuak ezagutzea, planoan kokatzea eta norabideak azaltzea. Ospitalean batetik bestera galduta ibiltzea nahiko ohikoa izaten da, batez ere, gutxitan joaten den jendearen kasuan. Sekuentzia honetan, ospitaletako ohiko zerbitzuak ezagutzeaz batera, plano batean aldaketak egingo dituzu. Gainera, halako kontsultara nola joan edo beste edozer non dagoen galdezka hurbildu zaizunari azalpenak ematen ikasiko duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]