Erizainen egitekoa aldatuz joan da denboran zehar, XX. mendean batez ere. Ezagutzak hobetu ahala, lanerako metodologiak hobetu ahala, medikuaren makulu izatetik, hau da, medikuaren aginduak bete behar zituen norbait izatetik, berezko lanak ere badituen profesional izatera pasatu da.
Gaiari buruz duzun ezagutza neurtu nahi dugu. Saia zaitez hurrengo galderei erantzuten, testuari erreparatu gabe.
"Amodioak asko irautea oso ondo ikusia dago, hori da pertsona sendoa zaren seinale, aukeratzen jakin zenuelako eta agoantatzen asmatu duzulako zure aurpegiko trazan zoritxarraren arrastorik adierazi gabe..." Honela dio Pako Aristik Berria egunkarian argitaratu duen iritzi-artikulu batean. Baina, hauxe hasiera baino ez da. "Balorazioak" gaia hizpide harturik gure gizarteak dituen hainbat usteren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Gorakoak omen da sukarraren ondoren haurrak pediatrarengana eramateko arrazoirik nagusia. Ezin ukatu askotan eta askotan biak batera izaten direla. Baina zer da gorakoa? Zerbaiten sintoma, bai, baina zerena? Pediatrarengana joan behar ote dut? Horrelako galderak eta antzekoak behin baino gehiagotan egingo zizkioten euren buruari edo elkarri guraso izan diren gehienek. Jabier Agirre medikuak horrelako galderei erantzungo die sekuentzia honetan jorratuko dugun artikuluan. Ondoren entzungo dugun kontsultako elkarrizketan, berriz, haurraren gorakoak direla medio kontsultara joan diren aita-seme batzuen kasua entzun eta haurraren diagnostikoa egiten ausartu beharko duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]