Exercises

Psikotestak

Nola jakin dezakegu ondokoa fidatzekoa den ala ez? Oso erraza, izena galdetuta eta zuhaitz bat marrazteko eskatuta. Badirudi bi elementu horiek guk uste baino gehiago adierazten dutela geure buruaz.

Egin proba, bestela, sekuentzia honetako psikotestekin, zure datuak erabilita. Baina bukaeran, ezezagun baten izena eta berak egindako marrazkia interpretatu eta azalpena idatzi beharko duzu.

 

Sekuentzian zehar:

 IKASIKO DUZU       
 GRAMATIKA  ETA HIZTEGIA
Pertsonaren izaera deskribatzen

Test bat interpretatzen
Adjektiboak: eskuzabala, sutsua, sentibera, zorrotza, xahutzailea...
Erlatibozkoak: pertsona hauek daukaten bizitasuna, zenbaki hau duten pertsonak...
Izaera deskribatzeko: zorte onekoa, erakartzeko gaitasuna, xahutzaile-irudia...
Lokailuak:  -nez, dela eta, hasteko, halaber, ...
Izenak: enbor, adar, adaburu, hosto...
Azalpenerako: adierazten digu...-ela; ...-(r)en adierazle izan daiteke...

 
 

Comments
Login for comment