Exercises

Bilbon barrena

Bilbon barrena ibiliko zara sekuentzia honetan: hirigunera nola iritsi, hainbat leku ezagutu eta leku batetik bestera joateko instrukzioak ikasiko dituzu, besteak beste. Bukaeran, zure etxe inguruan dauden txokoak azaldu eta hara iristeko argibideak emango dituzu emailez.

Sekuentzian zehar:
 

 IKASIKO DUZU                                                                GRAMATIKA ETA HIZTEGIA             
  • Hirian mugitzeko modua azaltzen
  • Hiriko tokiak deskribatzen    
  • Leku batera joateko bidea azaltzen
Zerez/non: autobusez, oinez, zazpietako autobusean, ...
Denborazkoak: aurrena, gero, azkenik...
Kokapenak: plazaren erdian, iturri ondoan, inguruan, ...
Lekuak: eraikin, arkupe, geltoki, bulego, plaza, kale, zubi...

Aditzak: dauka, dago, jarraitu, jo, hartu, segi, joan...
Norabideak: kaletik, plazara, kale bukaeraraino...
Adjektiboak: modernoa, klasikoa, luze, handi...

 

 

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2016/05/11
Ariketan zeuden akatsak konponduta daude orain. Gainera pdf bertsio berria dago
  • Date : 2012/10/23
Arratsalde on,
Asko gustatu zait ataza hau, baina akats batzuk daude eta pena bat da. 1. a, Iritsi berria delakoan: 3. eta 4. galderan eman dituzen erantzunak ez dira zuzenak.
3.a-n "Euskararen Etxea" eraikiniari buruzko informaziorik ez da ageri testuan, nik behintzat ez dut aurkitu. Eta 3.b-n ereduetan "gurutzatu" eman duzue aukeratzat baina ikasleei ematen zaien aukeren artean ez da hori agertzen.
Bestela, esan bezala, oso egokia iruditu zait eta nire ikasle gazteenek ere egin ahal izan dute.
Mila esker
Amaia Irazusta
Showing 2 results.