Exercises

Kateterrak. Sekuentzia

Gaixoari kateterra jartzea erizain askoren eguneroko eginkizunen artean dagen prozedura bat da. Eta inork baino hobeto jakingo duzu teknika oso ondo ezagutu eta aplikatu beharra dagoela arazorik ez izateko. Sekuentzia honetan, zain barneko seruma emateko kateterra nola jarri eta gaixoari eman beharreko azalpenaz jardungo duzu lehenengo atazan; horretarako, pazientearen eta erizainaren arteko elkarrizketa eta argibideen testu bat landuko dituzu. Bigarren atazan, Teknopolis saioko bideo-pasartea aztertuta, kateterrak pertsona bati sortu dion arazo baten berri izango duzu.

Helburua:
Kateterraren inguruko informazioa jaso eta pazienteari prozedura azaltzeko modua aztertzea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Kateterra jartzeko prozedura azaltzen duten testuak irudiekin lotu
  • Erizainaren eta pazientearen arteko elkarrizketa osatu
  • Prozedura azaltzeko testua hainbat gomendioz osatu
  • Gaztelaniazko esaldiak euskaratu
  • Bideo-pasartea ikusita, programako ikusleari infekzioa zerk sortu dion aukeratu
  • Ikusitakoan oinarrituta, adierazpenak zuzenak diren ala ez adierazi
  • Transkripzioan falta diren loturazko elementuak kokatu
ERANSKINAK
TESTUA: Kateter periferiko motza jartzea sueroterapia emateko. Medikuntza eta kirurgia  Erizaintza oinarriak eta prozedurak (117. or.) M. J. Uranga eta X. Huizi. Elhuyar, 2004.
AUDIO-PASARTEA: Kateterra jartzen
BIDEO-PASARTEA: Candida enboli. Teknopolis. 2008-11-19.
 
 

Comments
Login for comment