Exercises

Plazebo-efektua. Sekuentzia

Hori egin nahi du gaixoak, sendatu. Horretarako zein bide erabili: pilulak, ebakuntza...? Gauza da medikuarenera joatean sendatzeko eskatzen diogula, mina arintzeko. Itxaropen horrexekin jartzen gara bere eskuetan.

Helburu orokorra:
Irratsaioa entzun eta hainbat informazio jasotzea, ondoren kontsultako elkarrizketatik hainbat ezaugarri inferitzeko.

Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Oinarrizko hitz batzuk emanda, irratsaioaren gaiari antzeman
  • Hainbat baieztapen egia ala gezurra diren adierazi irratsaioa entzunda
  • Irratsaioan aipatuko digutena zertarako erabiltzen den jaso
  • Erabilitako hainbat hitz euren sinonimoekin lotu
  • Kontsulta bateko elkarrizketa entzun eta irratsaioan jorratutako gaiaren zein ezaugarri betetzen dituen antzeman
  • Kontsultako elkarrizketan nominalizazio egokia aukeratu hutsuneak betetzeko
 
 

Comments
Login for comment