Exercises

Zorabiatuta nago. Sekuentzia

Zorabiatzea gauza nahiko usua da, eta seguruenik gutariko gehienoi behin edo behin gertatuko zaiguna, gure bizitzan zehar. Sekuentzia didaktiko honetan zorabioaren eta bertigoaren arteko desberdintasuna aztertuko duzu lehenengo atazan, bi termino horiek sarritan nahasten baitira.
Bigarren atazan, berriz, bidaiatzean sortzen den zorabioa izango duzu hizpide; besteak beste, asaldu horri lotutako sintomak, mugimenduak daukan eragina edota zorabioa saihesteko aholkuak ezagutuko dituzu. Bukaeran, azalpentxo bat berrosatu beharko duzu.

Helburua:
Zorabioari buruzko informazioa jaso, aholkuak aztertu eta azalpenak osatu.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Bertigo eta zorabio hitzak definizioekin lotu
  • Bi hitzak nahastearen arrazoia aukeratu
  • Entzundako bi azalpenak osatzeko forma egokiak aukeratu
  • Zorabioari lotutako sintomak euskaratu
  • Zinetosia zer den zure hitzetan azaldu
  • Bidaiatzean ez zorabiatzeko gomendioen zatiak lotu
  • Bidaiatzen dugunean sortzen den zorabioari buruzko azalpena berridatzi

ERANSKINAK
· TESTUA: Zorabio nazkagarri horiek. Jabier Agirre. Berria, 2006-11-14
· AUDIO-PASARTEA: Bertigoa ez da zorabioa. Ikasbil, 307590. audio-pasartea. Jabier Agirre. 2006-11-27
 
 

Comments
Login for comment