Exercises

Telelana. Sekuentzia.

Aukera izango bazenu, etxetik lan egiteko prest egongo al zinateke? Agian garbi daukazu zer erantzun, baina beharbada, uste duzu lan egiteko modu honi buruzko informazio falta daukazula erantzun serio bat emateko.
Tira, bada, sekuentzia honetan, besteak beste, telelanaren ezaugarriak, abantailak eta alde txarrak edota Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen programaren berri izango duzu eta bukaeran, seguruenik, galderari erantzuteko prest egongo zara.


Helburua:
Telelana sustatzeko programa ezagutu eta modalitate honen alde onak eta txarrak baloratzea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:

  • Bideo-pasartean oinarritutako galderak erantzun
  • Testigantzak ikusita, adierazpenak egia ala gezurra diren esan
  • Saioan erabilitako hainbat molde transkripzioan kokatu
  • Telelanari buruzko erreportajean oinarritutako galderak erantzun
  • Erreportajearen ataletako ideiak kokatu
  • Abantailak eta desabantailak sailkatu
  • Telelangile izatearen aukerari buruzko iritzia eman


ERANSKINAK

:: TESTUA:
Telelana. Pijama erantzi gabe lan egitearen abantailak eta desabantailak.
Emakumearen aukera behartuak. Consumer, 2008-06-01
:: BIDEO-PASARTEA:
Telelana. Arratsaldero. Euskal Telebista. 2011-01-18.
 

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment