Exercises

Familia eta lana uztartzen

Ezagun da egunean zehar lana eta familia-harremanak ondo uztartzeak daukan garrantzia. Horregatik, gero eta enpresa gehiagok hartzen dute kontuan langilearen bizitza pertsonala lanaldia antolatzeko garaian.

Sekuentzia didaktiko honetan egingo dituzun bi atazetan hainbat adibide eta gaiaren gaineko iritzi ezagutuko dituzu.

-Lehenengo atazan, bideo bat ikusi eta bertan aztertuko dituzu, besteak beste, Berdintasun Legeak izan duen onarpena, edota hainbat langileren egoera pertsonalean laguntzeko lantokian hartutako neurriak.

-Bigarren atazan, berriz, zenbait adituk amatasuna eta lana uztartzeari buruz duten iritzia irakurri eta aztertuko duzu.

 

Helburua:
Familia eta lana uztartzeko aukerak ezagutzea eta iritziak aztertzea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:

  • Lanaldia egokitzearekin zerikusia duten hitzak identifikatu
  • Bideo-pasarteari buruzko galderak erantzun
  • -(E)NA / -(E)LA erabiliz, transkripzio-zati bat osatu
  • Bideo-pasartean entzundako hainbat hitz beste era batera adierazi
  • Zure iritziarekin bat datorren adierazpena hautatu
  • Bi zatiak elkarlotuz, adituek esandakoak osatu
  • "Erantzukizun partekatua" zer esan nahi duen idatziz azaldu
  • Iritzia emateko esaldiak osatu


ERANSKINAK

:: TESTUA:
Emakumearen aukera behartuak. Estitxu Eizagirre eta Elisabeth Pombo. Argia, 2.173. zk. 
:: BIDEO-PASARTEA:
Lana eta familia uztartzen
. Ikasbil, 382115, bideo-pasartea. Euskal Telebista, 2008-04-07

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment