Exercises

Lotsatiak

Nerabetasuna garai korapilatsua izan daiteke askorentzat, eta zer esanik ez gaztetxoa lotsatia denean. Sekuentzia honetan, herabetasunaren sintomak, arrazoiak eta lotsa gainditzeko aholkuak aztertuko dituzu.

Lehenengo atazan, lotsa sentitzen dugunean zergatik gorritzen garen esplikatzen jakingo duzu Teknopolis saioko bideo-pasarte baten laguntzaz.
Bigarrenean, lotsatien edo herabeen barne-mundua, zeinu kezkagarriak eta egoera gainditzeko aholkuak ezagutuko dituzu irakurriko dituzun pasarteei esker, eta bukaeran, arazoa gainditzeko aholkua eskainiko diozu gaztetxo bati.

 

Helburua:
Lotsati izatearen arrazoia ezagutu eta arazoa gainditzeko aholkuak emantea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:

  • Bideo-pasarteko hainbat hitzen esanahia aurkitu
  • Ikusitakoaren arabera, aurpegia gorritzearen arrazoia eman
  • Transkripzioko esaldiak osatu, hutsuneak betez
  • Lotsatiaren une zailak zerrendatu
  • Testuan oinarritutako adierazpenak egia ala gezurra diren esan
  • Aholkuen hasiera eta garapena lotu
  • Kontsultara joan den gaztetxoari lotsa gainditzeko aholkua eman

 

 

ERANSKINAK

 
TESTUA:
1. Gaztetxo herabeen arazorik nagusienak, herstura eta konfiantzarik eza. HABE aldizkaria. 343. zk.
http://ikasbilberri.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&articleId=109084&groupId=10138
2. Herabetasuna: Gai ez izateko beldurrari nola aurre egin. Consumer aldizkaria. 1999-11-01
http://revista.consumer.es/web/eu/19991101/interiormente/39525.php
 
BIDEO-PASARTEA:
Zergatik gorritzen gara? Teknopolis. 2010-05-05
http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=537&atala=pilulak&lang=EU
 
 

Comments
Login for comment