Exercises

Lan-ordutegia. Sekuentzia

Ez da erraza familia-bizitza eta lana uztartzea. Baina, premiazkoa bai, ordea. Azken urteotan lan-ordutegiak malgutu eta, batez ere, bazkaltzeko tartea murrizteko aldarrikapenak bolo-bolo dabiltza han-hemenka. Garaia omen dugu geure lan-ordutegiak Europako herrialdeetakoetara egokitu eta, hartara, familiarekin denbora gehiago pasatzeko. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.

Helburua:
Hiru adituri lan-ordutegiaren gainean egindako elkarrizketa lantzea.

Helburu horiek lortzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Irratiko elkarrizketa adi entzun eta aldez aurretik aukeratutako datuei erreparatu.
  • Irratiko elkarrizketa adi-adi entzun eta ideia nagusiei erreparatu eta aukeratu.
  • Testuak irakurri eta ordenatu izenburuak.
  • Elkarrizketako hainbat hitz-kate euskaratu eta landu.
  • Kontsultako elkarrizketa entzun eta gaixoari zer proba egingo dizkioten erabaki.
  • Kontsultako elkarrizketa irakurri eta zehar-estiloa landu.
 
 

Comments
Login for comment