Exercises

Famatuak eta iragarkiak. Sekuentzia

Gustuko filma ikusten ari zara zeure etxeko sofan. Fikzioan erabat sartuta zaude eta, bat-batean, iragarkiak. Filma etenda, bost edo hamar minutu dituzu. Zer egiten duzu, bertan gelditu? Ala komunera joateko baliatu? Komunera joateko? Ez dakit, bada! Hori egia izatera, zertarako gastatzen ote dituzte enpresek halako dirutzak iragarki horiek egiten?

Helburu orokorra:
Entzumenerako hainbat estrategia erabiliz, irratsaio bateko informazio globala nahiz xehea jasotzea.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Hainbat famatuk zein produktu iragarri dituzten asmatu, nork bere aurrezagutzak erabilita
  • Irratsaioaren ideia nagusia egokien jasotzen duen laburpena hautatu
  • Emandako hainbat informazio egia ala gezurra diren bereizi
  • Testu-pasarte batzuetatik kendutako lokailuak dagokien hutsunean txertatu
  • Lokailu batzuk euren ordezkoak izan litezkeenekin lotu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment