Exercises

Zer0,7 elkartea. Sek.



Zer0,7 pobrezia eta marjinazioekiko elkartasuna adierazteko plataforma da. Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileek osatzen duten talde honi buruzko erreportajea irakurtzeko aukera izango duzu sekuentzia didaktiko honetan. Informazioa aztertuta, besteak beste, elkartasun-funtsekin bultzatzen dituzten ekimenak, elkartearen helburuak edota aurrera begirako proiekzioak ezagutuko dituzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Gaiarekin zerikusia duten hainbat hitz ezagutu eta gaztelaniazko adierekin lotu
  • Edukia laburtzeko ideiak ordenatu eta soberan dagoenari antzeman
  • Elkarrizketan oinarritutako galderak erantzun
  • Audio-pasarteko informazioaz baliatuta, transkripzioa osatu
  • 2009an diruz lagundutako proiektuen deskribapena euskaratu
ERANSKINAK
:: Erreportajea: Zer0,7 Elkartea, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Langileen Elkartasun Funtsa, Gorka Etxabe. Osatuz aldizkaria, 2011ko maiatza
:: Audio-pasartea: Zer0,7 Elkarteko Pilar Bilbaori egindako elkarrizketaren transkripzioa.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment