Exercises

Eskizofrenia. Sekuentzia

Eskizofrenia gaixotasun mental ezaguna da, baina zehazki zer den eta gaixoek izaten dituzten zailtasunez ezer gutxi dakigu, oro har. Lehen atazan irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker, eskizofreniaren ezaugarriez, arrazoiez eta tratamenduez gehiago jakiteko aukera izango duzu.
Bigarren atazan ikusiko duzun bideo-pasartean, ordea, burmuinaren alde fisikoari erreparatuko diozu; horrela, eskizofrenia bezalako gaixotasun mentaletan burmuineko tolesturek izan lezaketen garrantzia aztertuko duzu atazan zehar.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Galderak erantzunez, eskizofrenia zer den azaldu
  • Artikuluan oinarritutako baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Eskizofreniari lotutako sintomak sailkatu
  • Gaur egun dauden tratamenduen azalpentxoa osatu
  • Artikuluko zenbait hitzen esanahia aurkitu
  • Burmuinaren tolesturak zer diren zure hitzetan azaldu
  • Bideo-pasartean oinarritutako baieztapenak egia ala gezurra diren esan
  • Garunaren itxurari buruzko azalpena ordenatu

ERANSKINAK

:: ARTIKULUA:
Eskizofrenia
, Jabier Agirre, UZEI. Osatuz aldizkaria. 2011ko maiatza, 41. zk.
:: BIDEO-PASARTEA:
Burmuinaren tolesturak. Teknopolis, 2009-10-21

Interesatzen zaizu

  • Eskizofrenia¹

    Eskizofrenia¹

    Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) egindako kalkuluen arabera, 400 milioitik gora dira mundu osoan zehar ondorio psikologiko, sozial eta ekonomiko larriak dituzten gaixotasun mentalen batek jotako pertsonak, eta 2011. urterako trastorno horiek bigarren ezintasun-arrazoia izango direla pentsatzen da. Eta ondorio psikosozialik larrienak dituzten gaitzen artean eskizofrenia nabarmendu behar da.

    Eskizofrenia¹
 
 

Comments
Login for comment