Exercises

Keratokonoa. Sekuentzia

Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean.
Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Keratokonoaren definizioa aukeratu
  • Erreportajeko hainbat hitz gaztelaniazko adierarekin lotu
  • Keratokonoari buruzko informazioa osatu
  • Ezaugarriak zein tratamendutan gertatzen diren adierazi
  • "Degeneracion macular asociada a la edad" euskaraz esateko modua aukeratu
  • Bideo-pasartean ikusitakoan oinarrituta, cross-linking-aren erabilera ohikoenak aukeratu
  • Irudiek azaltzen dutena kontuan hartuta, teknikaren laburpena egin
  • Adituaren azalpena berridatzi

ERANSKINAK

:: ERREPORTAJEA: Elena Noguera. Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuko espezialista. Gorka Etxabe (Arteman). Osatuz aldizkaria, 41. zk., 2011ko maiatza

:: AUDIO-PASARTEA: Iohana Romerori egindako elkarrizketaren transkripzioa.

:: BIDEO-PASARTEA: Kornearen cross-linking-a. ETB. Arratsaldero.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment