Exercises

Pediatriako larrialdietako zerbitzua. Sekuentzia

Santi Mintegi Gurutzeta Ospitaleko Pediatriako Larrialdi Zerbitzuko kalitate-arduradunak bere jardunaren berri emango digu sekuentzia honetan aztertuko duzun erreportajean. Testuan zehar ezagutuko dituzu lanbide honek dituen alde onak eta alderdi zailak, zerbitzua erabiltzera behartuta dagoenak jakin beharreko xehetasunak eta nola ez, aurrera begira jorratu nahi dituzten erronkak. Bigarren atazako elkarrizketan, ordea, pediatriako larrialdietako eraginkortasuna zalantzan jarriko duen gurasoaren iritzia aztertuko duzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Pediatriako Larrialdietako lanen artean gogorrena iruditzen zaizuna aukeratu
  • Testuko ideiak osatzeko bi zatiak elkarlotu
  • Lan-protokoloa zuzena izateko beharrezko aldaketak egin
  • Entzundakoa laburtuz, larrialdiak gaizki erabiltzearen arrazoia idatziz azaldu
  • Larrialdietako medikuak esandako hainbat esaldi osatzeko falta diren hitzak aukeratu
  • Entzundako egoeran oinarrituta, erizainaren jokaera zuzena izan den ala ez azaldu
  • Elkarrizketan oinarritutako adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Osatu elkarrizketako hutsuneak, forma egokiak erabiliz

ERREPORTAJEA:
1. Gurutzeta Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako Zerbitzua. Gorka Etxabe (Arteman). Osatuz aldizkaria, 2011ko martxoa
AUDIO-PASARTEA:
1. Larrialdietako-medikuari elkarrizketa
2. Pediatriako Larrialdi Zerbitzuan kexu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment