Exercises

Tiroideko proba funtzionalak. Sekuentzia

Tiroidea nola ari den funtzionatzen ikusteko, proba bat baino gehiago egin ohi zaizkio gaixoari. Proba horiek zertan diren ezagutuko duzu xehetasun handiz Jabier Agirre medikuaren artikulua irakurrita. Kontsultako elkarrizketan, berriz, tiroideko arazoa daukan pazienteari proba horiek egiteak diagnostikoan nola lagunduko duen azaltzeko moduari erreparatzeko tartea hartuko duzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Tiroidea zer den azaltzeko ezaugarriak aukeratu
  • Proba bakoitza zertarako den esaldi batean adierazi
  • Testu-zatiak zein probarekin lotuta dauden adierazi
  • Tiroide hitza duten hitz-kateen gaztelaniazko baliokideak aurkitu
  • Hipertiroidismoari lotutako sintomak aukeratu
  • Ideiak egia ala gezurra diren adierazi
  • Medikuaren azalpenari kohesioa emateko hutsuneak bete

ERANSKINAK


· ARTIKULUA:
Tiroideko proba funtzionalak. Jabier Agirre. UZEI. Osatuz aldizkaria, 2011ko martxoa
· KONTSULTAKO ELKARRIZKETA:
Hipertiroidismoa
 
 

Comments
Login for comment