Exercises

Burusoiltasuna. Sekuentzia

Buruko ilea edertasun-zeinua da, eta horrexegatik, burusoiltasuna sarritan izan ohi da medikuaren kontsultagai. Aurreneko atazan, burusoiltasun-motak zein diren eta horiei aurre hartzeko baliabideak ezagutzeko Jabier Agirrere medikuaren artikulu bat irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, tratamendu egokia erabakitzeko gakoak erakusten duen bideoa ikusiko duzu. Hori oinarritzat hartuta, fase desberdinetan dauden bi kasu tratatzeko aholkuak emango dituzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Burusoiltasuna hitzaren sinonimoak idatzi eta artikuluan aurkitu
  • Alopezia-motak irudiekin lotu
  • Burusoiltasun mota bakoitzaren ezaugarri nagusiak idatzi
  • Artikuluan oinarrituta, baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Testuko hainbat esaldi osatzeko lotura egokiak aukeratu
  • Ilearen bilakaeran, fase bakoitzean zure ustez dagoen ile kopurua adierazi
  • Bideo-pasartean adierazitako emakumearen zein gizonezkoaren alopeziari buruzko ezaugarriak bereizi
  • Bideoa oinarritzat hartuta, irudiko bi kasuetan pazienteari tratamendu egokia proposatu

ERANSKINAK

ARTIKULUA:
Burusoiltasuna. Jabier Agirre. UZEI. Osatuz aldizkaria, 2011ko martxoa, 40. zk.
BIDEO-PASARTEA:
Burusoiltasuna. ETB. 2008-07-24

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment