Exercises

Errehabilitazio Neurologikoko Zerbitzua. Sekuentzia

Sekuentzia didaktiko honetan gaixotasun neurologikoen errehabilitazioaz arituko zara. Lehenengo atazan Usansolo-Galdakao Ospitaleko Errehabilitazio Neurologikoko Zerbitzuaren jarduna deskribatzen duen erreportajea irakurtzeko eta aztertzeko aukera izango duzu. Kontsultako elkarrizketan, iktusa izan duen gaixoari etxean eskaini beharreko zainketak azalduko dizkio medikuak senide bati pazienteari alta emateko garaian.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Iktusa noiz gertatzen den adierazi
  • Erreportajearen ideia nagusiak ordenan jarri
  • Paragrafo bat berreraiki, ideiak hurrenkera egokian jarrita
  • Esaldiak osatzeko falta diren elementuak aukeratu
  • Elkarrizketa-zati batean erabilitako bizkaierazko adizkiak euskara batuan idatzi
  • Medikuak emandako gomendioak atzeman
  • Elkarrizketako hainbat aholku osatu
ERANSKINAK
* Erreportajea: Errehabilitazio Neurologikoko Zerbitzua. Gorka Etxabe (Arteman). Osatuz aldizkaria, 2011ko martxoa
* Audio-pasartea: Errehabilitazio neurologikoa.
 
 

Comments
Login for comment