Exercises

eHealth edo osasun elektronikoa. Sekuentzia

Ordenagailua, Internet, posta elektronikoa... zeharo ohikoak bihurtu zaizkigun hitzak dira. Bizitzako arlorik gehienetan sartu zaizkigun tresnak. Baina medikuaz ari garela, oraindik ere, kontsulta etortzen zaigu burura. Bai, medikuak erabiltzen du ordenagailua, Interneten ere egin nitzake kontsultak edo bigarren Iritzi bat eskatu... baina non da nire medikua?

Helburu orokorra
  • Osasun-arlora ordenagailuek eta Internetek ekarriko dituzten aldaketez informazioa jasotzea irratsaio batetik, bai hitzez hitz esandakoa, bai esandakotik inferitu litekeena.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Osasun-arloarekin eta teknologiaren arloarekin lotutako lexikoa sailkatu, norbere ezagutzan oinarrituta
  • Osasun elektronikoa zertan den jaso
  • Osasun elektronikoaK gaixoei zein profesionalei ekarrizko dizkien aldaketak inferitu, irratsaioan esandakoetatik abiatuta
  • Esaldi batzuk berridatzi
  • Ahozko hizkeraren eta idatzizkoaren arteko aldea atera lexikoan
  • Korreo elektroniko bidez bidalitako mezu bateko esaldi eginak leku egokian txertatu
  • Korreo elektroniko baten igorlea eta hartzailea inferitu
 
 

Comments
Login for comment