Exercises

Belarriko arazoak. Sekuentzia

Belarriko arazoak oso ohikoak dira umetan, eta horien artean otitisa izaten da pediatrek kontsultan gehienetan ikusten dutena. Horregatik, aurreneko atazan gaitz hori aztertzeari ekingo diozu, otitisari buruzko artikulua irakurrita. Bigaren atazan, berriz, belarri-ezkoa zergatik sortzen den ikusiko duzu bideo-pasarte batean. Hortik informazioa bildu eta guraso askoren jakin-mina asetzeko moduan izango zara, baita gomendio txiki bat emateko ere.

Helburua:
Otitisari buruzko informazioa aztertu eta gurasoei belarri-ezkoaren gaineko aholkua ematea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Otitisak izendatzeko moduak identifikatu
  • Otitisaren ezaugarriak mota bakoitzari egokitu
  • Tratamendu bakoitza zein kasutan den egokia erabaki
  • Testuan irakurritako hainbat hitzen esanahia aurkitu
  • Belarri-ezkoa deskribatzeko hitzak aukeratu
  • Zerumenaren betebeharra laburbiltzen duten esaldiak osatu
  • Haurraren belarriak garbitzeko gomendioa idatzi
ERANSKINAK
TESTUA:

Otitisa: Minaren hotsa. Consumer aldizkaria. 2005eko azaroa. http://revista.consumer.es/web/eu/20051101/salud/70029.php
BIDEO-PASARTEA:

Zergatik sortzen dugu belarri-ezkoa?
http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=553&atala=pilulak&lang=EU&text=on
 
 

Comments
Login for comment