Exercises

Osteoporosia, hezurrak zaintzeko garaia. Sekuentzia

Osteoporosiaz, 50 urtetik gorako emakumeen % 35ek pairatzen duen gaixotasun kronikoaz, arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehen atazan, zahartzaroan zergatik uzkurtzen garen eta osteoporosiak horretan duen eragina azaltzen duen bideo-pasarte labur bat ikusi eta aztertuko duzu. Bigarrenean, osteoporosiari aurrea hartzeko eta aurre egiteko baliabideen berri izango duzu Jabier Agirrek idatzitako artikuluari esker.

Helburua:
Osteoporosiari buruzko informazioa jaso eta gaitza tratatzeko baliabideak aztertzea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Zahartzaroan altuera murrizteko arrazoia aukeratu
  • Osteoporosiak altueraren bilakaeran nola eragiten duen azaldu
  • Bideo-pasartearen transkripzioan hainbat atzizki kokatu
  • Osteoporosiaren sintomak eta arriskuak aukeratu
  • Egoera bakoitzean hartu beharreko botika aukeratu
  • Teknika kirurgikoa azaltzen duen testua osatu
  • Audio-pasartetik osteoporosiari aurrea hartzeko informazioa jaso
  • Idatzizko gomendioak osatu, hutsuneak betez
ERANSKINAK:
TESTUA
: Osteoporosiari aurre egiteko. Jabier Agirre. Zientzia.net. 2005eko otsaila. http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=10734
AUDIO-PASARTEAK
: Osteoporosia. Ikasbil, 2200. audio-pasartea. Felix Zubia. Euskadi Irratia. 2001-12-17
BIDEO-PASARTEAK
: Osteoporosia: Teknopolis. Osasun-galderak. 2009-04-29
http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=318&atala=osasun-galderak&lang=EU&text=on
 
 

Comments
Login for comment