Exercises

Kirurgia estetikoa. Sekuentzia

Kirurgia estetikoa asko zabaldu da azken urte hauetan, ikusi besterik ez dago telebistako iragarkiak. Itxuraren gizartean bizi garela esan ohi da eta kirurgia estetikoa horrexekin lotzen dugu. Baina zer ote dago kirurgia estetikoaren atzean? Goazen pixka bat gehiago jakitera.

Helburu orokorra
Kirurgia estetikoari buruzko hainbat informazio jasotzea, ondoren kontsultako elkarrizketa bateko pasarteak hobeto identifikatzeko.

Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Nork bere ezagutzak aktibatu kirurgia estetikoaren gainean.
  • Kirurgia estetikoaren gainean egindako hainbat baieztapen egia ala gezurra diren egiaztatu.
  • Irratsaioan emandako hainbat datu atera.
  • Hainbat esalditan dauden hutsuneetarako deklinabide-marka egokia aukeratu.
  • Kirurgia estetikoko kontsulta batean medikuari hartutako bi pasarte pazienteak egindako galderekin identifikatu.
  • Gaztelaniazko hainbat hitzen ordaina aurkitu elkarrizketan, testuinguruaz baliatuta.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment