Exercises

Larrialdietako zerbitzuko medikua. Sekuentzia

Larrialdietako zerbitzuko medikuek erantzukizun handia dute euren lanean. Zeregin horretaz hitz egin du Txus Armentia Galdakao Usansolo Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuko medikuak. Lehen atazan irakurriko duzun elkarrizketa aztertuz, lanbide honi buruzko xehetasunak ezagutuko dituzu.

Bigarren atazan, berriz, hiztegi-kontuez arituko zara. Oraingoan, larrialdietan aski ezaguna den "anbulantzia medikalizatua" terminoari buruzko iritzia emango du Jabier Agirre adituak irratsaio batean.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Galderei erantzunez, larrialdietako zerbitzuko medikuaren profila osatu
  • Erreportajearen bigarren zatiko galderak eta erantzunak lotu
  • Txus Armentiaren lanari buruzko iritzia eman
  • Erreportajean zehar ageri diren hainbat molde osatu
  • Anbulantzia hitza esateko beste modu bat aukeratu
  • "Anbulantzia medikalizatua" erabiltzearen aldeko argudioak osatu
  • Irratsaioan entzundako hiru iritzi euskaratu
ERANSKINAK:
ERREPORTAJEA: Larrialdietako zerbitzuko medikua. Gorka Etxabe (Arteman). Osatuz aldizkaria, 39. zk., 2011ko urtarrila
AUDIO-PASARTEA: Anbulantzia medikalizatua, Jabier Agirre. Osatuz zalantzak

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment