Exercises

Osakidetzako Euskara Zerbitzua. Sekuentzia

Osakidetza barruan euskararen erabilera sustatzeko lan egiten duen erakundea da Euskara Zerbitzua. Zerbitzu honen berri izango duzu aurrenengo atazan irakurriko duzun erreportajeari esker, eta testua aztertzearekin bat, orain arte egindako lanak eta aurrera begirako erronkak ezagutzeko aukera izango duzu.
Ondoren, duela urte batzuk ahozko euskara sustatzeko Donostia Ospitaleko langileek abian jarri zuten kanpaina baten berri izango duzu, eta hura antolatzeko arrazoiak aztertuko dituzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Erreportajean ageri diren hainbat hitzen sinonimoak aurkitu
  • Osakidetzan euskararen normalizazioa posible ote den galderaren erantzuna testuan aurkitu
  • Euskara Zerbitzuaren zereginen zerrenda osatu
  • Xehetasunen artean egia ez dena aurkitu
  • Entzundako informaziotik abiatuta testu-zatia osatu
  • "Jardun" aditza erabiliz esaldiak berridatzi
  • Euskara sustatzeko kanpainaren helburua aukeratu
  • Entzundako informazioa erabiliz, kanpaina abian jartzeko arrazoiak osatu
  • Hainbat lotura erabiliz, medikuaren azalpenean dauden hutsuneak bete
ERANSKINAK
ERREPORTAJEA: Osakidetzako Euskara Zerbitzua. Arteman. Osatuz aldizkaria, 39. zk. 2011ko urtarrila
AUDIO-PASARTEA:
1. Osakidetzako Euskara Zerbitzua: Transkripzioa.
2. Osasuna euskaraz. Ikasbil, 5899. zk. Felix Zubia. Euskadi Irratia. 2005-01-25
 
 

Comments
Login for comment