Exercises

Babes-neurriak. Sekuentzia

Infekzio-katea eteteko, oso beharrezkoa da erizainek ere beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea. Era berean, mikroorganismoak pertsona batetik bestera pasatzea ekiditeko, asepsia-neurriak oso kontuan izan behar dira erizaintza-jarduera guztietan. Sekuentzia didaktiko honen lehenengo atazan, babes-neurri unibertsalen dekalogoari erreparatu, eta egoeraren arabera egin behar denaz arituko zara. Bigarrenean, eguneroko erizaintza-jardueretan hartzen den oinarrizko neurri higienikoetako bat, esku-garbiketa, alegia, zertan den aztertuko duzu. Eta azken atazan, ospitalean bakartuta dagoen gaixo bati bisita egiteko hartu behar diren neurriez informatzeko moduaz arituko zara, erizainaren eta pazientearen senide baten arteko elkarrizketa aztertuta.

Helburua: babes-neurriak ezagutu eta horiei buruz ahoz informatzea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Dekalogoan agertuko diren hainbat hitz gaztelaniazko adierekin lotu
  • Babes-neurriak testuan kokatu
  • Prozedurak egiteko beharrezko neurriak aukeratu
  • Testuko hainbat hitz esaldietan kokatu
  • Irudian oinarrituta, eskuak garbitzeko 5 une garrantzitsu bereizi
  • Eskuak garbitzeko praktikak egokiak diren ala ez adierazi
  • Esku-garbiketan parte hartzen duten atalak euskaratu
  • Entzundako babes-neurriak aukeratu
  • Elkarrizketa ordenatu

ERANSKINAK


Testuak:
1. Neurri unibertsalen dekalogoa. Medikuntza eta kirurgia. ERIZAINTZA. Oinarriak eta prozedurak (51.-52. or.) M. J. Uranga eta X. Huizi. Elhuyar, 2004
2. Esku-garbiketa higienikoa. Medikuntza eta kirurgia. ERIZAINTZA. Oinarriak eta prozedurak (39.-41. or.) M. J. Uranga eta X. Huizi. Elhuyar, 2004

Audio-pasarte:
Bakartze-gelan
 
 

Comments
Login for comment