Exercises

Practicuma, erizaintzaren muina

Teoria eta praktika, praktika eta teoria, txanpon bereko bi aldeak ote? Hala behar luketenak, ordea, maiztxo nor bere bidetik aparte ibili izan dira. Eta erizainak, garai batean, behintzat, ez zuen praktikaren berri izaten ia lanean hasi arte. Badirudi, laster erizaintza-ikasketak hiru urtekoak ez eta laukoak izango direla, eta alderdi praktikoak askoz ere pisu handiagoa hartuko duela. Orduan ibiliko ahal dira bi arlo horiek ondo uztartuta, gizarteak eskatu bezala! Gai hauxe jorratuko dugu ariketa-sekuentzia honetan.

Helburua:
Practicumaren gaineko artikulua eta kontsultako elkarrizketa landu eta deklinabidea-eta jorratu.

Helburu horiek lortzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Erizaintza-ikasketen gaitasunak irakurri eta garrantziaren arabera ordenatu.
  • Artikulua adi irakurri eta ideia nagusiei antzeman.
  • Artikuluko pasarte bat adi irakurri eta esaldiak ordenatu.
  • Artikuluko pasarte bateko hutsuneak bete eta deklinabidea landu.
  • Kontsultako elkarrizketa entzun eta hainbat hitzi erreparatu.
  • Kontsultako elkarrizketa adi-adi irakurri eta lexikoa landu.
 
 

Comments
Login for comment