Exercises

Emakumeak eta infartua. Sekuentzia

Garai batean infartuak batez ere gizonezkoei erasaten bazien ere, azken urteotan gero eta gehiago dira istripu kardiobaskular ezagun hau izaten duten emakumeak ere. Zer aldatu da egoera horren desberdina izateko? Sekuentzia didaktiko honetan irakurri eta landuko duzun artikuluan izango duzu faktore nagusien berri. Bestalde, kontsultako elkarrizketan, medikuak arazoak dituen emakume bati emandako azalpenak eta aholkuak ezagutuko dituzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Emakumeak infartua izateko faktoreak aipatu
  • Emakumearen bihotzari buruzko azalpena ordenatu
  • Infartuaren sintomak osatu
  • Gaiari lotutako hitz-kateak euskaratu
  • Pazientearen analisien emaitzak aukeratu
  • Bihotzeko arazoak areagotzen dituzten faktoreak eta azalpenak lotu
  • Medikuak emandako aholkuak osatu
  • Elkarrizketako hainbat esalditan aditz-forma egokia ipini

Interesatzen zaizu

  • Emakumeak eta infartua

    Emakumeak eta infartua

    Duela gutxi arte, bihotzeko arazoak usuagoak ziren gizonezkoen artean emakumeetan baino, hormona femeninoek arazo kardiobaskularretatik babestu egiten baitzituzten emakumeak. Gaur egun, ordea, tabakoa, laneko estresa, bizi-esperantza handiagoa eta gisa horretako faktoreen eraginez, emakumeak ia gizonezkoak adina probabilitate dauzka gaixotasun koronarioak izateko.

    Emakumeak eta infartua
 
 

Comments
Login for comment